Buru gaixotasuna duten pertsonek osatutako Brots antzerki taldeak "Ella" antzezlana aurkeztuko du

Brots antzerki taldeak Ella antzezlana aurkeztuko du ekainaren 7an eta 8an. Buru nahasmendua duten hainbat pertsonek nahiz diagnostikorik ez duten zenbaitek osatzen dute konpainia.

 
Ella buru gaixotasuna duen neska gazte baten istorioa da. Protagonistak antzerkia egitearekin amesten du eta diagnostikoa oztopo bilakatzen zaio. Bere desioa egi bihurtu dadin borrokatzen du gazteak eta, bide horretan, ohiko psikiatriatik eta terapia alternatiboetatik datozkion presioei aurre egin behar die. Protagonistak traba guztiak gainditu behar izango ditu, nahi duena egin eta bera den bezala agertzeko.
 
Ikusleek antzezlanean parte hartzeko aukera izango dute, (koma jarri behar da esaldi nagusiaren eta menpekoaren artean) beren iritziekin antzezlanean azaltzen diren arazoei alternatiba desberdinak emanez. ‘Antzerki Foro’ izena duen antzezlan teknika horrek (komarik ez subjektu eta predikatu artean) protagonistei aukera ematen die, beren egoerak antzezteaz gain, beste ikuspegi batzuk ere lantzeko: publikoarena alegia, aktiboki parte hartzen baitu antzezlanean.
 
Antzezlana ekainaren 7an 20:00etan eta ekainaren 8an 18:30ean izango da Donostiako Guardetxean (Señora Elviria Zipitria 7, Urgull Mendia, Donostia). Sarreraren prezioa 5 eurokoa da.