18/06/2013
Eguna: Ekainak 21, ostirala
Tokia: Aisialdi eta Denbora Libreko zentroa. Urbasa mendizerra, 9-behea. Loiola, Donostia
Ordua: 17:30
Sarrera librea eta doakoa.
Buru gaixotasuna duten pertsonen senideen lehenengo topaketa egingo da ekainaren 21ean, 17:30ean, Agifesek Donostian daukan aisialdi eta denbora libreko zentroan. Hitzordu horren helburua da buru nahasmendua duten pertsonak zaintzeaz arduratzen direnei elkarren artean ezagutzeko espazio bat eskaintzea, euren antzeko egoeran dauden pertsonekin topo egin dezaten eta elkarrekin egunerokotasunetik deskonektatzeko ekintzak burutu ditzaten.
Zehazki, Agifesek egitasmo hori antolatzea erabaki du senide eta zaintzaile askok denbora libreaz disfrutatzeko eta deskantsatzeko zailtasunak dituztelako. Eta hori ezinbestekoa da babes funtzioa modu egokian bete dezaten eta bizi-kalitate on batez goza dezaten.
Topaketa horren xede nagusia da harremanak eta aisialdirako planak sor daitezen bultzatzea; esate baterako irteerak, bidaiak edo bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten bestelako ekintzak.
Gehitu iruzkin berria