Buru gaixotasuna duten senideekin sor daitezkeen gatazkak bideratzeko jarraibideak eskainiko ditu Agifesek Eibarren

  • Tailerra: Egoera zailak nola konpondu? Buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta zaintzaileentzako tailer praktikoa 
  • Datak: urriak 23 eta 30, eta azaroak 6 eta 13.
  • Lekua: EIBAR. Kultur etxea (Batzartokia B).
  • Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.
  • Arduradunak: Iker Arrizabalaga eta Marisa Román psikologoak.
  • Sarrera librea.
 
Buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta zaintzaileei zuzendutako tailer praktikoa eskainiko du Agifesek Eibarren, norbere burua hobeto zaintzen ikasteko jarraibideak eman eta gaixotasuna duen senidearekin dagoen harremana indartzeko moduak erakusteko. Elkarteko bi profesional arduratuko dira ikastaroaz, Iker Arrizabalaga eta Marisa Román psikologoak, eta buru gaixotasunari, aukeran dauden tratamenduei eta errekuperatzeko aukerei buruz hitz egingo dute.
 
Tailerra lau jardunalditan egingo da, urriaren 23 eta azaroaren 13 bitartean, eta gaztelaniaz izango da batik bat. Interesa dutenek izena eman behar dute aldez aurretik, doan. Izen-ematea 943 47 43 37 telefonora deituz egin daiteke.