Buru gaixotasunarekin elkarbizitzen ikasteko doako ikastaroa eskainiko du Agifesek Hernanin

SENIDE ETA ZAINTZAILEENTZAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA
Noiz: apirilak 11 eta 25, eta maiatzak 9.
Non: Biteri Kultur Etxea. Nafar kalea, 18, HERNANI.
Ordua: 18:00etik 20:30era
Hizlariak: Iker Arrizabalaga eta Verónica Pazos.
Izen-emateak: Doan. Interesatuek Agifesen egoitzan eman behar dute izena
(943 474337).

Agifesek buru gaixotasuna duten pertsonen senide edo zaintzaileei zuzendutako doako ikastaroa eskainiko du Hernanin, buru patologien inguruko alderdi anitz ezagutarazteko helburuarekin. Hiru egunetan antolatutako prestakuntza-egitasmo honekin Buruntzaldeako familiengana gerturatu nahi du elkarteak. Saioak Agifeseko bi profesionalek gidatuko dituzte, psikologo batek eta gizarte-langile batek. Lehenengo egunean, apirilaren 11n, buru gaixotasunak, diagnostikoak eta tratamendu motak izango dira aztergai. Bigarren jardunaldian, hilaren 25ean, eskuragarri dauden gizarte laguntzen berri emango dute profesionalek, eta buru gaixotasuna duten pertsonek eta senideek kontuan hartu beharreko alderdi juridikoei buruz informatuko dute. Eta bukatzeko, maiatzaren 9an, Gipuzkoako egitura soziosanitarioak eta familiak sendatze prozesuan duen garrantzia izango dira mintzagai. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin antolatutako ekimena da hau. Bestalde, Buruntzaldeako udalen Gizarte Zerbitzuekin (Hernani, Andoain, Urnieta, Astigarraga, Lasarte-Oria eta Usurbil) eta eskualdeko buru osasuneko zentroekin koordinatuta dago ikastaroa.

Gaixotasun psikiko baten diagnostikoa prozesu luze eta, kasu askotan, ezezagun baten hasiera besterik ez da. Eskizofrenia edo nahasmendu bipolarra duen pertsona batekin bizitzea konplexua izan daiteke. Horregatik, Agifeseko kideek horrelako kasu baten aurrean nola jokatu jakiteko eta gaixotasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzen laguntzeko jarraibideak eskainiko dituzte.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.