Buru gaixotasunari buruz ikasi eta familia barruko bizikidetza hobetzeko ikastaroa eskainiko du Agifesek Errenterian

SENIDE ETA ZAINTZAILEENTZAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA
Noiz: maiatzak 16 eta 30 eta ekainak 13 eta 27.
Non: ERRENTERIA. Xenpelar Etxea. C/ Magdalena, 32.
Ordua: 18:30etik 20:30era
Hizlariak: Iker Arrizabalaga eta Verónica Pazos.
Izen-emateak: Doan. Interesatuek Agifesen egoitzan eman behar dute izena (943 474337).

Agifesek doako ikastaroa eskainiko du Errenteian buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta zaintzaileen trebakuntza sustatzeko eta familien bizi kalitatea hobetzen laguntzeko xedez. Prestakuntza-egitasmoa hiru egunetan gauzatuko da, maiatzaren 16 eta 30rean eta ekainaren 13 eta 27an, Xenpelar Etxean, eta eskualde osoko familiei zuzendua dago. Ekimena Errenteria, Pasaia, Oiartzun eta Lezoko udalekin eta Errenteriako buru osasuneko zentroarekin elkarlanean antolatua izan da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak zein Eusko Jaurlaritzak babesten dute.

Buru nahasmenduren bat, hala nola eskizofrenia, nahasmendu bipolarra edota nortasun-nahasmendua, duen pertsona bat zaintzea edo berarekin bizitzea zaila izan daiteke. Izan ere, gaixotasun horien ondorioz, senideen arteko giroa eta harremanak ezegonkor bihur daitezke. Ikastaroaren helburua da partaideei buru gaixotasunari eta osasunari buruz informatzea, familia barruko egoeraren aurrean nola jokatu jakin dezaten eta senti ditzaketen antsietatea eta beldurrak gainditu ditzaten. Horretarako, isolamenduari aurre egiteko eta familia barneko gatazkak konpontzeko jarraibideak eskainiko dituzte Agifeseko profesionalek. Horrez gain, tratamendu, laguntza eta errehabilitazio programen berri izango dute bertaratuek.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.