Buru gaixotasunari buruz ikasteko eta familien bizikidetza hobetzeko doako ikastaroa Beasainen

SENIDE ETA ZAINTZAILEENTZAKO HEZIKETA
Data: urtarrilak 14 eta 28, otsailak 11 eta 25 eta martxoak 11.
Lekua: Beasaingo Udala. Loinazko san martin plaza 1
Ordua: 18:30etik 20:00etara
Izen-emateak: Doan. Interesatuek Agifesen egoitzan eman behar dute izena (943 474337).

Agifesek buru gaixotasuna duten pertsonen senide edo zaintzaileei zuzendutako doako ikastaroa eskainiko du Beasainen, euren ahaideekin duten bizikidetza hobetzeko jarraibideak emateko helburuarekin. Urola Garaiko eta Goierriko udalekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin antolatutako ekimen hau bost saiotan gauzatuko da: urtarrilak 14 eta 28, otsailak 11 eta 25 eta martxoak 11.

Buru nahasmenduren bat, hala nola eskizofrenia, nahasmendu bipolarra edota nortasun-nahasmendua, duen pertsona bat zaintzea edo berarekin bizitzea zaila izan daiteke. Izan ere, gaixotasun horien ondorioz, senideen arteko giroa eta harremanak ezegonkor bihur daitezke. Horregatik, ikastaro hauen bidez, parte-hartzaileek gaixotasunaren inguruko ezagutza zabaldu eta euren senideekiko harremana hobetzeko baliabideak erabiltzen ikasiko dute. Halaber, tratamendu mota desberdinen, egitura sanitario eta soziosanitarioen eta eskura dituzten baliabide eta gizarte laguntzen berri izango dute. Horrez gain, gaixotasun mentala duten pertsonen babes juridikoak ezagutuko dituzte.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.