Buru nahasmendua duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko gakoak eskainiko ditu Agifesek Ordizian

Izenburua: 'Buru osasuna eta bizi-kalitatea’

Data: Azaroak 30, asteartea

Lekua: Barrena kultur etxea, Ordizia.

Ordua: 18:00

Hizlaria: Garazi Sesma, Agifeseko gizarte-langilea

Hizkuntza: Gaztelania

 
Agifeseko gizarte-langile Garazi Sesma buru nahasmendua duten pertsonen eta euren senideen bizi-kalitatea hobetzearen inguruan arituko da azaroaren 30ean Ordizian. Saioa 18:00ean izango da, Barrena kultur etxean.
 
Hasteko, Sesmak buru nahasmenduaren eta bizi-kalitateaz ulertzen dugunaren inguruan azalpena eskainiko du. Ondoren, buru osasuneko arazoa duen pertsonaren eta bere senidearen egunerokotasuna hobetzeko hainbat kontzeptu landuko ditu: ahalduntzea, buru gaixotasuna duen pertsonak errekuperazio prozesuan izan beharko lukeen konpromisoa, senideek gehiegizko babesa ez ematea edo gizarteratzea, besteak beste. Gainera, erabiltzailearen ongizatearen alde lan egiteko Agifesek dituen zenbait baliabide eta programa aurkeztuko ditu hizlariak. Horien artean nabarmenduko ditu aisialdi eta denbora libreko programa, senide eta zaintzaileentzako laguntza eta komunitatean autonomiaz moldatzeko laguntza psikosozialeko programa.