Buru nahasmendua duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko gakoak eskainiko ditu Agifesek Elgoibarren

Buru osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteko gizarte-langile Veronica Pazosek buru nahasmendua duten pertsonen ongizatea hobetzeko jarraibideak eskainiko ditu

  • Izenburua: Buru osasuna eta bizi kalitatea
  • Data: Azaroak 24, osteguna
  • Lekua: Elgoibarreko kultur etxea
  • Ordua: 18:00
  • Hizlaria: Veronica Pazos, Agifeseko gizarte langilea
  • Hizkuntza: Gaztelania

Buruko osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteko gizarte-langile Veronica Pazosek buru nahasmendua duten pertsonen eta euren senideen bizi-kalitatea hobetzearen inguruan arituko da azaroaren 24an, ostegunean, Elgoibarren. Saioa 18:00etan izango da, kultur etxean.

Hasteko, Pazosek buru nahasmenduaren eta bizi-kalitateaz ulertzen dugunaren inguruan azalpena eskainiko du. Ondoren, buruko osasun arazoa duen pertsonaren eta bere senidearen egunerokotasuna hobetzeko hainbat kontzeptu landuko ditu: ahalduntzea, buru gaixotasuna duen pertsonak osatze prozesuan izan beharko lukeen konpromisoa, senideek gehiegizko babesa ez ematea edo gizarteratzea, besteak beste. Gainera, erabiltzailearen ongizatearen alde lan egiteko Agifesek dituen zenbait baliabide eta programa aurkeztuko ditu hizlariak. Horien artean nabarmenduko ditu aisialdi eta denbora libreko programa, senide eta zaintzaileentzako laguntza eta komunitatearen laguntza psikosozialerako programa.