Buru osasun arazoei aurre egiteko garaian familiak duen paper garrantzitsuari buruzko hitzaldia antolatu du Agifesek Arrasaten

 
•Iker Arrizabalaga Gipuzkoako elkarteko psikologoak horrelako arazoak kudeatzeko jarraibideak emango ditu, baita familientzako eskuragarri dauden baliabideak eta programak azaldu ere.
•Agifeseko bazkide batek parte hartuko du saioan, bere senideari errekuperatze-prozesuan nola lagundu dion azaltzeko.
 
 
  • Izenburua: Familia eta buru osasuna. Familiak errekuperazio-prozesuan duen papera.
  • Data: Urriak 14, osteguna
  • Lekua: Jokin Zaitegi aretoa, Kulturate
  • Ordua: 18:00
  • Hizlaria: Iker Arrizabalaga, Agifeseko psikologoa
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • *Eserleku mugatuak
 
Iker Arrizabalaga Agifeseko psikologoak buru osasun arazoei aurre egiteko garaian familiak duen paper nabarmenari buruz hitz egingo du urriaren 14an. Hitzaldia 18:00etan hasiko da Arrasateko Jokin Zaitegi aretoan, Kulturaten, eta buru osasuna ikuspegi integral batetik aztertuko du Arrizabalagak, familiak arazoaren konponbidean zeregin garrantzitsua duela ulertuta. Gainera, Agifeseko bazkide batek ere parte hartuko du saioan, bere senideari errekuperatze-prozesuan nola lagundu dion azaltzeko.
 
Osasun mentaleko arazo batek senitarteko bakoitzean eta familiaren dinamikan duen eragina aztertuko du Agifeseko familia-programaren arduradunak. Era berean, horrelako gaitz psikikoak agertzen direnean zer egin jakiteko jarraibideak eskainiko ditu. Gainera, familia osoarentzat eskuragarri dauden baliabideak eta laguntzak ezagutaraziko ditu, bai diagnostikoa duten pertsonentzat bai haien senideentzat.