'Buru Osasuna: Enpleagarritasuna Erronka Nagusi' jardunaldiaren ondorioak

 
Pasa den urtarrilaren 31an Agifesek antolaturiko jardunaldia burutu zen, instituzioek, enpresek eta elkarteek buru gaixotasuna duten pertsonen laneratzea bultzatzeko irtenbideak aztertzeko. Izan ere, buruko osasun arazoak dituzten pertsonek langabezia tasa handienetarikoa duen kolektiboa osatzen dute: %15k bakarrik du lana.  
 
Jardunaldiko ondorio nagusien artean, azpimarratu dute garrantzitsua dela, enpresetan laneratzea sustatzeko, kanpoko profesional baten babesa edukitzea lan-munduratze prozesuan nahiz lan-bizitzan. Era berean, parte-hartzaileek azpimarratu dute enpresa-kulturan aldaketa beharrezkoa dela, kolektiboaren gaitasunak ulertzeko moduan aldaketa eraginez. Jardunaldiaren ondorioak ondorengo estekan kontsulta ditzakezue.