Buru osasuna eta bizi kalitateari buruzko hitzaldia emango du Agifesek Arrasaten

 
Agifeseko gizarte-langile Verónica Pazosek buru nahasmendua duten pertsonen eta euren senideen bizi-kalitatea hobetzearen inguruan arituko da otsailaren 27an, astelehenean, Arrasaten. Saioa 18:30ean, kultur etxeko areto nagusian, izango da.
 
Hasteko, Pazosek buru gaixotasunaren eta bizi-kalitateaz ulertzen dugunaren azalpena eskainiko du. Ondoren, buru osasun arazoa duen pertsonaren eta bere senidearen egunerokotasuna hobetzeko hainbat kontzeptu landuko ditu: ahalduntzea, arazoa duen pertsonak osatze prozesuan izan beharko lukeen konpromisoa, senideek gehiegizko babesa ez ematea edo gizarteratzea, besteak beste. Azkenik, erabiltzailearen ongizatearen alde lan egiteko Agifesek dituen zenbait baliabide eta programa aurkeztuko ditu hizlariak. Horien artean nabarmenduko ditu aisialdi eta denbora libreko programa, senide eta zaintzaileentzako laguntza eta etxez etxeko arreta psikohezigarria.