Buru osasunaren arloko aurretiazko borondateei buruzko jardunaldia egingo du ASVAR elkarteak

 
Otsailaren 9an, buru osasunaren arloko adituak eta gaixotasun mentala duten pertsonak elkartuko ditu errehabilitazio psikosozialaren euskal elkarteak erabakien aurretiazko plangintzari buruz gogoeta egiteko, pazienteen lehentasunak eta borondateak bermatzeko helburuarekin.
 
Buru osasunaren arloko adituak eta nahasmendu psikikoa duten pertsonak Donostian elkartuko dira otsailaren 9an, osteguna, ASVAR errehabilitazio psikosozialaren euskal elkartearen XVII. Jardunaldian. Hitzordu honen helburua da buru osasunaren arloko  aurretiazko erabakien plangintzan sakontzea, ikuspuntu ezberdinak jorratuz.
 
Aurretiazko borondateen dokumentuak hiritarren borondatea adierazteko xedea du. Horrela, pertsonak bere osasunaren tratamendu edo zainketari buruz mintzatzeko ahalmenik ez duenean, edo erabakiak hartzeko gaitasuna murriztua duenean, dokumentu horretan adierazitakoa bermatzen da. Horrez gain, gorputzeko organoen erabilerari buruzko desirak ere adieraz daitezke dokumentuan.
 
Buru osasunaren arloan, aurretiazko borondateak erabiltzen dira pertsonak egoki komunikatzeko gaitasuna galtzen duen kasuetan aldez aurretik hartutako erabakiak bermatzeko. Baliozkoa izateko, dagokion aurretiazko argibideen erregistroan barneratu beharko da dokumentua, baita pazientearen historia klinikoan ere, medikuek eskuragarri izateko.
 
Dokumentu horren xedea erabakiak modu autonomoan eta askatasunez hartzeko eskubidea babestea da. Arreta soziosanitarioko zerbitzuen eta profesionalen betebeharra da hori, hain zuzen. Buru nahasmendua duten pertsonen kasuan, legeak agintzen du, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen konbentzioan adierazita.
 

XVII. ASVAR jardunaldia
2017ko otsailaren 9a
Amara-Ernest Lluch aretoa,
Anoeta pasealekua, 7
Donostia-San Sebastián

10:00 - Harrera eta akreditazioak.

10:15 - Hasierako ekitaldia: Bienvenido Presilla. ASVAReko presidentea.

10:30etik 11:15era - Hitzaldia: "Erabakiak aldez aurretik hartzea buru osasunaren arloan". 

  • Ana Mª Marcos. Abokatua, Zuzenbide irakaslea UNEDen. 
  • Moderatzailea: Julia Larralde. Psikologoa.

11:15etik 12:00etara - Hitzaldia

  • Iñaki Saralegui. Medikuntza intentsiboan aditua. Aurretiazko borondateen proiektuaren koordinatzailea Osakidetzan. 
  • Moderatzailea: Margarita Hernanz. Psikiatra.  
12:00etatik 12:30era - Kafea/deskantsua
 
12:30etik 13:45era - Mahai-ingurua
  • Mari Jose Cano. Fedeafeseko gerentea. 
  • Uxua Conesa. Anasapeko erabiltzailea. 
  • Susana Montesino. Abokatua eta Hurkoa fundazioko tutoretza arloko arduraduna.  
  • Ana Mª Marcos. Abokatua. 
  • Iñaki Saralegui. Medikuntza intentsiboan aditua. Aurretiazko borondateen proiektuaren koordinatzailea Osakidetzan. 
  • Moderatzailea: Blanca Martinez. Terapeuta okupazionala. 

13:40etik 13:45era - Jardunaldiaren amaiera

  • Ruth Encinas. Agifeseko gerentea.