COVID-19 dela-eta abiarazi dituzten gizarte-arloko laguntzei buruzko informazio webgune berria

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak, SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroarekin lankidetzan, webgune berria sortu du gizarte-esparruko hainbat prestazio ekonomiko eskuratzea errazteko, koronabirusaren pandemiak eragiten dituen ondorio negatiboak arintze aldera.

Eskuragarri dauden laguntzak hainbat irizpideren arabera bilatzeko, eta horietako bakoitzaren ezaugarriei buruzko informazioa lortzeko (hartzaileak, baldintzak, prozedura, iraupena, zenbatekoa, datak) aukera ematen du plataformak.

Prestazio horiek herritarrei zein gizarte-zerbitzuetako eta hirugarren sektoreko erakundeetako profesionalei zuzenduta daude.

Plataforma hemen duzue eskuragarri: https://www.covid19laguntzak.eus/