Crowfunding kanpaina buru-osasunari bultzada emateko.

Markel Alberdi igerilari ohiak crowfunding kanpaina jarri du abian buru-osasunari bultzada emateko. Bertan, zurarekiko grina eta ingeniaritza-ikasketak nahasten ditu ‘The Line’ eraikitzeko. Horma-irudi hau igerilari profesional gisa bizi izan zuen esperientzian eta ikaskuntzan oinarritzen da. “Igerileku hondoko marra zuzenari jarraituz, egindako esfortzua, ikasitako guztia eta gainditutako oztopoak identifikatuko dituzu”.

Irudiak berak eraikitzen ditu 3D diseinu-programen laguntzarekin zein zenbakizko kontroleko makina batekin (egurra nahi den moduan mekanizatzeko), eta eskuz amaitzen ditu lixa eta epoxy-arekin (igerilekua estaltzen duen erretxina koloreztatua).

Proiektu honen bidez, bere lana eskuratzeaz gain, irabazien % 70 Espainiako Osasun Mentaleko Konfederazioari emango dio. Izan ere, bere esanetan, “bizitzako lerro oker hori pertsona askorentzat errazagoa izan dadin laguntzen duten elkarteetako bat” da hori.

Kanpaina kontsultatzeko: https://www.verkami.com/projects/31226-piscina-curva