06/06/2017

Ehundik gora pertsona elkartu ziren ekainaren 3an buru osasunaren aldeko lehen Zumbathon saioan, Donostiako Pio Baroja kiroldegian. Amara Wellness zentroak eskaini zuen master class solidario hau, irabazi-asmorik gabe, eta primeran pasa genuen erritmo latinoak eta ariketa aerobikoak uztartzen dituen kirol hau praktikatzen, monitore talde bikainarekin!
Eskerrik asko topaketa dibertigarri hau posible egin duzuen kolaboratzaile eta parte-hartzaile guztiei, eta mila esker gure kolektiboari babesa emateagatik!