Eibarko zentroko lagunak, birziklapenaren alde

 
Eibarko zentroko lagun talde batek Debabarrenako Mankomunitateak abiarazitako ‘Horian zer?’ kanpainan parte hartu dute aurten. Edukiontzi horira bota behar diren eta ez diren hondakinei buruz informatzeko helburua zuen ekimenak eta martxoaren amaieran egin zen. Agifeseko zortzi kidek egitasmoarekin bat egin eta laguntza eskaini zuten. Hain zuzen ere, Eibarko hiru gunetan eta hiru egunez jarraian informazioeskuorriak banatzen aritu ziren.