Eibarrek adimen emozionaleko tailer bat hartuko du eguneroko egoera gatazkatsuen kudeaketa hobetzeko

  • Eguna: maiatzak 17, asteartea

  • Ordua: 18:00 - 20:00

  • Lekua: Agifesek Eibarren duen zentroan.

  • Hizlaria: Itsasne Gallastegui, Agifeseko psikologoa

Itsasne Gallastegui Agifeseko psikologoak adimen emozionalari buruzko tailer teoriko-praktikoa eskainiko du maiatzaren 17an, asteartea, Eibarko zentroan, 18:00etatik 20:00etara. Saioan, psikologoak emozioak ezagutzeko eta erregulatzeko beharra azpimarratuko du, bizi-esperientzia ugariri aurre egiteko.

Gallasteguik adierazi duenez, “adimen emozionaleko tailerraren helburu nagusia gure emozioez gehiago jabetzea eta horiek eguneroko erabakietan eta inguratzen gaituzten egoeren interpretazioan nola eragiten diguten identifikatzea izango da”.

Horretarako, autoezagutza emozionaleko eta autokontroleko dinamika errazak proposatuko ditu Gallasteguik, parte-hartzaileei beren gaitasun introspektiboa hobetzen laguntzeko. Horrela, baliabide gehiago izango dituzte eguneroko bizitzan gatazkak sortzen dizkieten egoerei modu osasuntsuago eta eraginkorragoan erantzuteko.