EITB-ko Ur Handitan saioa buru gaixotasuna duten pertsonen errealitatera gerturatu da

EiTBko Ur Handitan programak, gaurkotasuneko gaiak sakonki jorratzen dituen saioak, 'Klak: buru gaixotasunak' izeneko programa igorri du aste honetan. Agifeseko erabiltzaile Luisa Etxeberria eta Karabeleko etxaldeko langile Eneko Arakama izan dira buru nahasmendua duten pertsonak ezagutzeko burututako saioaren protagoniostetako bi.

Buru gaixotasunekin duten esperientziaz gain, telesaioak elkarrizketatuen lanari, adiskideei edo bikote harremanei ere heldu die. Aiert Olasagasti nerabezaroan garatutako eskizofreniari buruz mintzatzen da, baina baita bere etxebizitza den Gurutze Gorriko pisuari edota Gureak enpresan duen lanari buruz, zein tutoretzapeko pisu batean bakarrik bizitzeko helburuari buruz ere. Luisak, bestalde, bere dantza eskoletara eramaten gaitu eta bete gurasoak eta Max senarra jartzen ditu kamara aurrean, baita nahasmendu bipolarra nola sortu zen azaldu ere. Eneko Arakamak depresioari aurre egiten dio Karabelekon egiten duen lanari esker eta Alaine Agirre idazlea, euskal literaturan irakurrienetakoa, borderline nahasmenduaren min eta ezegonkortasun emozionala isladatzen du bere liburuetan . 

Telebista saioa esteka honetan ikus dezakezue.