Eskizofrenia gertutik ezagutzeko solasaldia izan zen Lasarten

Usurbilgo Sendategiko Tomás Burutaran eta Karina Luengas psikiatrek eskizofreniari buruzko solasaldia gidatu zuten ekainaren 14an Lasarte-Orian, eta bertaratuen zalantzak argitu zituzten. Buru nahasmendua duten pertsonen lagun eta senideek, eta eskizofrenia duten hainbat pertsonek ere, aktiboki parte hartu zuten ekitaldian eta euren esperientziak partekatu zituzten.