Euskal Gobernu Kontseiluak Agifes gizarte-intereseko elkarte izendatu du

 

Gaur egun garrantzitsua da gure alkarterako, eta gure esker ona eta poza adierazi nahi diegu Agifeseko familia osatzen duten erabiltzaileei, senideei eta langileei, nahiz erakundeei. 

Euskal Gobernu Kontseiluak Agifes gizarte-intereseko elkarte izendatu du "gizarte ekintzen bitartez Euskadiko gizarte zerbitzuen garapenaren aldeko lana" egiten duelako. 
 
Gobernuak Agifesek izendapen hau eskuratzeko egindako eskaera onartu du. Izan ere, Gizarte Zerbitzuen Legeak "aintzat hartzen du Hirugarren Sektorearen ekarpena Euskadiko gizarte zerbitzuen garapenean". 
 
1985ean irabazi-asmorik gabe sortutako elkarte Agifesek onura publikoaren aitorpena eskuratu zuen Eusko Jaurlaritzarengandik 1995ean, eta 33 urte daramazki buru osasun arazoak dituzten pertsonen eta senideen eskubideak bermatzen eta bizi-kalitatea hobetzen.