Familia barruan buru gaixotasuna egoki kudeatzeko jarraibideak eskainiko ditu Agifesek Eibarren

Izenburua: Enfermedad mental y familia.
Data: maiatzak 7, asteartea.
Lekua: Portalea kultur etxea, 3. solairua. Bistaeder kalea 10. EIBAR
Ordua: 18:30
Hizlaria: Yolanda Iglesias, Agifeseko psikologoa.
Hizkuntza: gaztelania
Sarrea doan.


Familia barruan buru gaixotasuna kudeatzeko jarraibideak emango ditu Agifesek datorren maiatzaren 7an Eibarren, 18:30ean Portalean. Yolanda Iglesias psikologoak doako hitzaldia eskainiko du, psikopatologia horien inguruko informazio errealagoa eskaini eta aurreiritzi eta mitoak gainditzen laguntzeko asmoz.

Agifeseko profesionalak senideen arteko komunikazioa eta harremanak hobetzeko aholkuak emango ditu, eta krisi egoerak identifikatu eta horiei irtenbidea emateko moduak azalduko ditu. Era berean, buru nahasmenduak dituzten pertsonez arduratzen diren senideek euren burua zaintzeko beharra dutela azpimarratuko du, ez dezaten norbere buru osasuna kaltetu.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.