Familiak buru gaixotasunaren errekuperazioan duen eginkizuna aztertuko du Agifesek Zumaian

Izenburua: Familiaren funtzioa buru nahasmenduen errekuperazio prozesuan.

Data: irailak 18, asteazkena.
Lekua: Alondegia, Erribera, 23. ZUMAIA
Ordua: 19:00
Hizlaria: Yolanda Iglesias, Agifeseko psikologoa.
Hizkuntza: gaztelania
 
Familiak buru gaixotasunaren errekuperazio prozesuan duen papera aztertuko du Agifesek irailaren 18an Zumaian, 19:00etatik aurrera, Alondegian. Yolanda Iglesias psikologoak senideen arteko harremanak sendotzeko aholkuak emango ditu, eta krisi egoerak identifikatu eta horiei irtenbidea emateko moduak azalduko ditu. Era berean, buru nahasmenduak dituzten pertsonez arduratzen diren senideek euren burua zaintzeko beharra dutela azpimarratuko du, ez dezaten norbere buru osasuna kaltetu. Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura kanpainaren barne antolatutako hitzaldi honekin buru gaixotasunen inguruko informazio errealagoa eskaini nahi du Agifesek, aurreiritzi eta mitoak gainditzen laguntzeko asmoz. 
 

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.