Familian eta gizartean moldatzeko zailtasunei buruzko hitzaldia, Urretxun

  • Izenburua: Buru gaixotasuna. Familian, gizartean eta eskolan moldatzeko zailtasunak.
  • Data: ekainak 10, asteartea.
  • Lekua: URRETXU. Kultur etxea.
  • Ordua: 19:00etan
  • Hizlaria: Bitxori Bravo, psikiatra
Bitxori Bravo psikiatrak hitzaldia eskainiko du datorren asteartean, ekainak 10, Urretxun, buru nahasmendua duten pertsonek gizartean, familian eta eskolan moldatzeko izan ditzaketen zailtasunen inguruan. Pertsona bat ingurukoekin modu egokian harremandu ahal dadin zein faktorek laguntzen duten azalduko du adituak, eta moldatzeko ezintasunaren arrazoiak, norbere burutik eta ingurunetik datozenak, ere argituko ditu. Agifesek antolatutako mintzaldia 19:00etan izango da, kultur etxean.
 
Ekimena ‘Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura’ sentsibilizazio kanpainaren barne dago. Osasun mentala banako nahiz taldeko erronka dela azpimarratu nahi du Agifesek eta, horretarako, kontzeptuaren definizio berria proposatzen du, “guztiontzat baliagarria dena” eta eguneroko pauso, keinu eta helmuga txikietan oinarritzen dena.