Gabonak Agifesera iritsi dira!

Ostiral honetan, abenduak 18, Gabonei ongietorria egingo diegu urteroko San Tomasetako festarekin. Ekitaldia 11:00etatik aurrera izango da Ibiltzen Bentaberrin, eta guztiak gonbidatuta zaudete parte hartzera. Osasun mentaleko zentroetako erabiltzaileek hainbat ikuskizun eta gabon kanta eskainiko dizkigute, eta lunch eder batez gozatu ahal izango dugu amaieran. Festa ostiralera aurreratu dugu. Gainera, 2015ko postalen lehiaketa irabazi dutenei sariak banatzeko aukera izango dugu.