Gabonetako festa, urteroko tradizioa!

 

Datorren ostiralean, abenduak 20, Gabonetako festa ospatuko dugu, urtero lez, Ibiltzen Bentaberri zentroan, 10:30etik aurrera. Agifeseko langile eta bazkideek bat egingo dute bertan, eta hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute. Agifeseko bazkide Encarnik emango dio hasiera festari txotxongiloei buruzko hitzaldi batekin, eta 11:30ean aisialdi eta denbora libreko kideek antzeztutako obra labur baten proiekzioa egingo da. Ondoren, Gabonetako eskulanen lehiaketako sari-banaketa izango dugu eta Gabon kantuan arituko gara, ostean, Agifeseko koroaren gidaritzapean.

Aurtengo berrikuntza baserritar jantzien lehiaketa izango da, eta opariak zozketatuko ditugu jantzita etortzen diren guztien artean. Goizari amaiera emateko, luntx goxo bat izango dugu. Zatoz!