Gatazkak gainditzen ikasteko tailerra

  • EKIMENA: Nola bideratu egoera zailak? Tailer praktikoa buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta zaintzaileentzat
  • DATAK: Apirilak 19, maiatzak 13 eta 27, eta ekainak 10.
  • LEKUA: Donostia. Kutxazabal zentroa (Serapio Mújica 10 kalea). Bidebieta auzoa.
  • ORDUTEGIA: 18:00etatik 20:00etara.
  • HIZLARIAK: Nekane Azuabarrena, psikologoa, eta Verónica Pazos, gizarte-langilea (Agifes).
  • INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK: 943 47 43 37 zenbakira dei eginez.
  • HIZKUNTZA: gaztelania.
  • DOAN.
Buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta zaintzaileei zuzendutako tailer praktikoa antolatu du Agifesek, norbere burua hobeto zaintzen ikasteko jarraibideak eman eta gaixotasuna duen senidearekin dagoen harremana indartzeko moduak erakusteko. Elkarteko bi profesional arduratuko dira ikastaroaz, Nekane Azuabarrena psikologoa eta Verónica Pazos gizarte-langilea, eta buru gaixotasunari, aukeran dauden tratamenduei eta errekuperatzeko aukerei buruz hitz egingo dute.
 
Tailerra Donostian egingo da lau jardunalditan eta gaztelaniaz izango da batik bat. Interesa dutenek izena eman behar dute aldez aurretik, doan. Izen-ematea 943 47 43 37 telefonora deituz egin daiteke.

EGITARAUA

Apirilak 29 – Buru gaixotasunak
Maiatzak 13 – Buru gaixotasuna: tratamenduak eta errekuperazioa.
Maiatzak 27 – Buru gaixotasuna duen pertsonarekin hobeto komunikatzeko teknikak.
Ekainak 10 – Nola erantzun sintoma eta egoera zailei. Senideen autozaintza.

 

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.