Geure buru osasunari buruzko zazpigarren argazki lehiaketa martxan da!

Agifesek ‘Buru Osasuna Fokatu’ VII. Argazki Lehiaketa’ antolatu du, buru osasunaren eta buru nahasmendua duten pertsonen ikuspegi baikor eta berriak sustatzeko helburuarekinBerdingabea zara’ sentsibilizazio kanpainaren barne dago lehiaketa. Egitasmo horrekin, buruko osasun arazoa duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatu nahi du elkarteak, baita kolektiboari ateak irekitzen dizkion pertsona oro aintzat hartu eta konpromiso soziala indartu ere.
 
Lehiaketan parte hartzeko interesa dutenek datorren abuztuaren 17ra arte bidal ditzakete euren lanak datu pertsonalekin batera info@agifes.org helbide elektronikora (izena, abizenak, NAN zenbakia, emaila eta telefonoa). Agifesen sentsibilizazio batzordeak argazki onenen aukeraketa egingo du eta Facebookeko orrian argitaratuko ditu, aplikazio baten bitartez, sare sozial horren erabiltzaileek euren argazki gogokoenari botoa emateko aukera izan dezaten. Sentsibilizazio batzorde bera arduratuko da boto gehien jaso dituzten hamar lanen artetik hiru irabazleak aukeratzeaz. Guztira, hiru sari banatuko dira: lehenengoak 400 euro jasoko ditu; bigarrenak 200 eta hirugarrenak 100. Horrez gain, hiru irabazleei diploma bana emango zaie.
 
Lehiaketaren oinarriak hemen kontsulta daitezke.