Hirukidek antolatu duen 21. Familien Jardunaldi Solidarioan parte hartuko du Agifesek

 
 
Agifesek, haurrentzako eskulan tailerrak eskainiko ditu goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean, Aisialdi eta Denbora libreko erabiltzaileen eskutik. Tailerrez gain, egunean zehar gaztelu puzgarriak, ohe elastikoak, ludoteka eta abar egongo dira festan. 
 
Aldi berean, Agifeseko sentsibilizazio-batzordeak informazio mahaia jarriko du elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuen berri emateko. 
 
Ekitaldia doakoa izango da eta Gipuzkoako familia guztiak daude gonbidatuta, ugariak izan edo ez. Ekintzen egitaraua egun osoan zehar luzatuko da: adin guztietarako jarduerak izango dira 11:00etatik 20:00etara bitartean, bazkalorduan egingo den etena kenduta. 
 
Agifes elkarteaz gain, beste hainbat entitatek lagunduko dute jardunaldian: Pequeño Deseo fundazioa, Mar’s Meals GKE, DYA eta abar.
 
Informazio gehiago webgune ofizialean