Hitzaldia Arrasaten: antsietateari aurre egiteko jarraibideak

Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak antsietatea gainditzeko jarraibideak eskainiko ditu apirilaren 14an Arrasaten, hitzaldi batean. Garaiotako erritmoak eta zailtasun ekonomikoek “ondoeza dakarten estres eta antsietate egoerak sorrarazten dituzte”, aditzera eman du buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteko adituak. Zentzu horretan, eguneroko zailtasun psikologikoei aurre egiten ikasteko teknikak azalduko dizkie bertaratuei. Saioa 18:30ean hasiko da, kultur etxean.

Zerbait gertatzen ari zaigula ohartarazten gaituzten seinaleak” antzematen erakutsiko du Iglesiasek; “gelditzeko, gogoeta egiteko eta neurri batzuk hartzeko garaia dela jakinarazten diguten seinaleak”, hain zuzen. Horri esker, egoera kontrolatzen ikastea da helburua, okerrera egin ez dezan.