Iosu Lasaren marrazkiak ikusgai, Tolosako 3 Tabernan

 
 
 
Agifeseko kide Iosu Lasak bere marrazkiak ikusgai jarri ditu Tolosako 3 Tabernan, irailaren 19ra arte.
 
20 urte zituenetik, bere pasio handiari heldu dio: paper zuri bati aurre egin eta irudimena askatu marrazki ikusgarriak sortzeko. Urte hauetan guztietan, Iosuk oso estilo pertsonala landu du: boligrafoa paperetik altxatu gabe ia marra bakarrez egindako ilustrazioen zale amorratua da.