Javier Meanak 2008ko Ikertzaile Onenari Saria jaso su Psikiatria arloan

Jose Javier Meana EHU/UPVko Medikuntza Fakultateko Farmakologia departamentuko katedradun eta CIBERSAMeko talde zientifikoen arduradunak 2008ko Ikertzaile Onenari Saria jaso berri du Psikiatria arloan. Psikiatria Biologikoaren Espainiako Elkarteak eskaintzen du hau urtero.

Sariak Meanak burututako lana aintzatesten du hiru arlo konkretutan, eta horietan aipagarriena da 'Nature' aldizkarian argitaratutako aurkikuntza bat. Neuropsikologian adituak adierazten duen bezala, azterlan honek “farmako antipsikotikoen garapenerako mekanismo berri bat ekar lezake”. Ikerketa lanak aukera ematen du, Meanak adierazi bezala, “eskizofreniari aurre egiteko glutamatoaren hartzaileen agonistak diren farmakoekin”.

Honez gain, Meanak eskizofreniaren eta depresioaren inguruko beste alderdi batzuetan burututako lana saritu nahi izan dute. “Garrantzitsuena orain da ikerketei jarraipena ematea eta horientzako finantzazioa lortzea. Hau da, konpainia farmazeutikoek dute produktuak garatzeko ardura, aurkikuntza hauek errealitate bilakatu daitezen”.

Informazio gehiago:
Noticias Médicas

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.