Enplegu Zentro Berezi bilakatu da Karabeleko

 

Albiste bikaina!

Enplegu Zentro Bereziaren kalifikazioa lortu berri du Karabelekok, eta horri esker, eragin soziala biderkatu eta buru nahasmendua duten pertsonen kolektiboari egindako ekarpena areagotuko du.

Enplegu Zentro Berezia izateko langileen %70k desgaitasun-aitorpena izan behar du. Gainera, psikologo batek eta ekoizpen laguntzaile batek osatutako laguntza-unitatea ere sortu dugu. Horien funtzioa, hain zuzen, langileen beharrak aztertu eta lanpostuak horien arabera egokitzea da. Hala, langileen integrazio pertsonal eta soziala sustatu nahi du Karabelekok, gerora lan merkatu arruntera salto egin ahal izateko, egokia den kasuetan.

Etxalde agroekologikoaren taldea hiru lantaldetan batuta dago egun: errehabilitazio taldea, okupazionala eta laborala. Jarduera egokitua izan da parte-hartzaileei euren errekuperazio prozesuan aurrera egiten laguntzeko, egokitutako ibilbidea jarraituz, eta enplegu normalizatura iristen laguntzeko.