Kontakizun laburren lehiaketako 2014ko irabazleak

Baditugu dagoeneko III. BURUA ASKE Kontakizun Laburren Lehiaketako irabazleak! 2014. urteko ekimenean, 450 lan inguru jaso ditugu, buru osasunaren inguruko ikuspuntu ezberdinak azaldu dizkigutenak. Idazlanen aberastasunaz eta hunkitzeko gaitasunaz gain, askoren balio literarioa nabarmendu nahiko genuke. Eskerrak eman nahi dizkizuegu parte-hartzaile guztiei egindako ekarpenen bikainengatik, eta lehiaketak izan duen harrera onagatik.  
 
Hainbeste talenturekin, ez da erraza izan saridunak aukeratzea. Halere, asko pentsatu eta gero, hementxe duzue irabazleen zerrenda:
 
  • 1. SARIA: Laura Cabedo Cabo -"Mariposas bajo la lluvia" (400 euro + diploma)
  • 2. SARIA: Raúl Clavero Blázquez - "Grandes éxitos de Queen" (200 euro + diploma)
  • 3. SARIA: José Bruno Villalba - "Hasta que la muerte nos separe" (100 euro + diploma).
  • EUSKARAZKO IDAZLAN ONENA: Marijoxe Azurtza -"Bizitzaren ulermena aldatzen zaigunean" (100 euro + diploma)
 
Azken sari hori euskaraz idatzitako idazlanak sustatzeko asmoarekin sortu genuen, gure hizkuntzari bultzada emateko. Beraz, hiru idazlan irabazleen artean euskarazko idazkirik sailkatu ez denez, laugarren sari hori euskaraz idatzitako lan azpimarragarrienari eman diogu.
 
Saridunei, ZORIONAK! Eta mila esker partaide guztiei!