"Laguntza taldeak estresa kudeatzeko eta gatazkak konpontzen ikasteko baliagarriak dira"

 

Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak iragan ekainaren 11n Hondarribian eskainitako hitzaldian azpimarratu zuen familia oinarrizko zutabea dela buru osasuna berreskuratzeko prozesuan. Zentzu horretan laguntza taldeen garrantziaz mintzatu zen, “baliagarriak baitira arazoak hautemateko, komunikazio gaitasunak hobetzeko, estresa kudeatzen ikasteko eta familia barruko gatazkak konpontzeko erremintak barneratzeko”.

Laguntza funtzio hori modu egokian gauzatu dezaten, senideek “sintomei, arrisku-faktoreei, botiken zeharkako efektuei eta tratamendu motei buruzko informazioa erreala behar dute”, erantsi zuen adituak. Iglesiasek nabarmendu zuen ezinbestekoa dela senideek mugak jartzen eta ez dagozkien ardurak alde batera uzten ikastea. Horretarako, bertaratuei gomendatu zien euren esperientziak eta sentimenduak beste pertsona batzuekin partekatzeko eta norberarentzat aberasgarriak diren ekintzak burutzeko.

Halaber, Agifeseko psikologoak aholkatu zuen gaixotasuna daukan pertsona “gehiegi ez babestea” eta bere erabakiak hartzen joan dadin uztea. “Pertsona orok hanka sartzeko eskubidea daukagula onartu behar dugu”, adierazi zuen

Eskualde mailako batzordeak

Yolanda Iglesiasen ondoren hitza hartu zuen elkarteko gerente Ruth Encinasek, eta datozen hilabeteetan martxan jarri nahi diren eskualde mailako batzordeei buruz hitz egin zuen. Agifeseko arduradunak aditzera eman zuenez, gutxienez 3 eta gehienez 6 bazkidez osatuta egongo diren talde horien helburua da zona bakoitzeko beharrak ezagutzea, eta eskualde bakoitzean zerbitzu eta baliabide konkretuak ezarri ahal izatea. Era berean, bazkide, boluntario eta profesionalen irizpideak bateratzen lagunduko dute eskualdetako batzordeek.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.