Martxan dago jada buru osasunaren inguruko V. Kontakizun Laburren Lehiaketa

 

 
‘Burua Aske’ V. Kontakizun Laburren Lehiaketa jarri dugu martxan. Ekimen horrek buru osasunarekin erlazionatutako istorioak biltzea du helburu, eta baita buru gaixotasuna duten pertsonei eragiten dieten mito eta aurreiritziak gainditzen laguntzea ere.
 
Gaixotasun mentalen ikuspegi soziala normalizatzea xede duen 'Mintzatuz osatu’ kanpainaren barne kokatzen da lehiaketa. Egitasmo horrekin nahasmendu psikikoez naturaltasunez hitz egitea eta kolektibo honek gizarteratzeko eta laneratzeko dituen oztopoak gainditzea sustatu nahi dugu. 
 
Aurreko deialdien arrakasta ikusita, aurten ere ekimena errepikatu nahi izan dugu, buru osasunaren inguruko ikuspuntu baikorra erakutsi eta buru gaixotasuna duten pertsonen aurkako estigmari aurre egiteko.
 
Interesa duten guztiek euren kontakizunak info@agifes.org helbidera bidali ditzakete azaroaren 20ra arte. Elkarteko sentsibilizazio batzordea hiru lan onenak aukeratzeaz arduratuko da. Irabazleak 400 euro jasoko ditu, bigarrenak 200 eta hirugarrenak 100. Hiruek diploma bana ere jasoko dute.
 
Gainera, euskal hizkuntzan idatzitako kontakizunak sustatzeko Euskarazko Kontakizun Onenari sari berezia emango diogu: 100 euro eta diploma. Sari hori hiru finalisten artean euskarazko lanik ez baldin badago bakarrik banatuko da.
 
Informazio gehiagorako, lehiaketaren oinarriak kontsultatu.