Nahaste bipolarraren inguruko errekuperazio esperientziak hizpide, mahai-inguru batean

Izenburua: Nahasmendu bipolarra: errekuperazio esperientziak.
Data: ekainak 18, asteartea.
Lekua: Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroa. Bertsolari Xalbador kalea, 4-6 behea. Antigua. DONOSTIA.
Ordua: 19:00
Parte-hartzaileak:

  • Sergio Saldaña Soto, Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas liburuaren egilea.
  • Nahasmendu bipolarra daukaten hainbat pertsona.
  • Iker Arrizabalaga, Agifeseko psikologoa.

Sarrera librea.
Hizkuntza: gaztelania.

 

Nahasmendu bipolarra daukaten hainbat pertsonek mahai-inguru batean parte hartuko dute datorren ekainaren 18an. Agifes elkarteak antolatutako ekimen honen helburua da errekuperatzea lortu duten hainbat pertsonen esperientziak aurkeztea. ‘Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura’ sentsibilizazio kanpainaren baitan dagoen ekitaldia Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroan egingo da, 19:00etan.

Sergio Saldaña Sotok argitaratu berri duen Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas liburua aurkeztuko du. Bere lehen obra honetan, Nafarroako gazteak buru gaixotasunarekin bizitako esperientziak eta oreka lortzeko prozesua azalduko ditu. “Argi utzi nahi dut posible dela, eta gure eginbeharra dela, bizitzaz gozatzen ikastea, nahaste bipolarra eduki arren. Nire kontakizunarekin gaixotasun hori daukaten pertsonen eta ingurukoen errealitatea ezagutzeko gonbita luzatzen dut. Momentu zailak gordintasunez deskribatzen ditut, eta umorez kontatzen ditut gaixotasun honek egunero eragiten dituen gorabeherak”, dio egileak.

Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoan lizentziatua den eta egun liburuzain gisa lan egiten duen gazte honek antzerako egoera sufritzen ari diren pertsonei lagundu nahi die. “Gaixotasuna ezagutzera eman nahi dut nire esperientzia pertsonaletik abiatuz; izan ere, ziur nago gizartea sentsibilizatzeko beharrezkoa dela lehen eskuko informazioa zabaltzea, teknizismorik gabe eta morboan erori gabe. Modu natural eta gertukoan. Optimismoarekin eta itxaropenarekin. Gaixotasunaren inguruko zenbat eta ezagutza gehiago egon, orduan eta gutxiago baztertuko gaituzte, estigma murriztu ahal izango dugu eta tabuei aurre egingo diegu”.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.