Nola egin aurre antsietateari

 
Saioa Otegik bi bide nagusi ikusten ditu antsietateari aurre egiteko lagungarri: erlaxazioa eta pentsamendua aldatzeko teknikak. Pertsonak egonkortasuna lor-tze aldera, onuragarria da konfiantzazko giroan gertatzen zaiona kontatzea, kirola egitea eta bizitza osasuntsua eramatea. Horrekin guztiarekin, “barne-egitura sendoagoak sortzen dira”, aipatu du psikologoak.
 
Bestalde, larritasun-krisia bizi aurretik izan ditzakegun kezkak maneiatzeko, “lehenik eta behin, gertatzen zaigunaz ohartu behar dugu”, argitu du psikologoak. “Egoera onartu nahi ez badugu, ezin izango diogu aurre egin”, gehitu du. Bigarrenik, sentimenduei, pentsamenduei eta gure ekintzei erreparatzea eta gertatzen ari zaiguna aztertzea gomendatzen du Otegik. Horrela, “hobeto ezagutuko dugu geure burua eta, egoera horiek aurreikusiz, urduritasuna ez areagotzea lortuko dugu”.

Elkarrizketa irakurri