Nola lortu bizi-kalitate ona nahaste bipolarra eduki arren

Segio Saldaña Soto Gipuzkoara itzuliko da argitaratu berri duen liburua aurkeztera: Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas. Lehenengo obra honetan, Nafarroako gazteak buru gaixotasunarekin bizitako esperientziak eta oreka lortzeko prozesua azalduko ditu. Momentu gogorrak gordintasunez deskribatzen ditu umorez egiten die aurre eguneroko erronkei. Saldaña Sotok bi solasalditan parte hartuko du, Hernanin  (azaroaren 7an) eta Legazpian (abenduaren 12an).

Nekazaritzako ingeniaritza teknikoan lizentziatua den eta egun bibliotekari gisa lan egiten duen gazten honek erakusten du posible dela bizitza normalizatua eramatea buru nahasmendua eduki arren. Autoestimua zaintzearen eta norbere buruaz barre egitearen garrantzia defendatzen du Saldaña Sotik, eta sintomak kontrolatzen laguntzen duten baliabide pertsonalak lantzea gomendatzen du. 

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.