Osasun Mentaleko zerbitzu publikoa defendatzeko sinadurak!

Errehabilitazio psikosozialeko elkarteen Espainiako federazioak (FEARP) Atochako Adierazpenarekin bat egin du, Espainiako Osasun Mentaleko sarean gertatzen ari den “narriadura eta atzerakada arriskuari” aurre egiteko.

Maiatzean sortutako ekimen horren alde sinatzeko eskatzen dute FEARPetik, eta Agifesetik ere bat egin nahi izan dugu deialdiarekin. Change.org plataforman dago informazio osoa eta sinatzeko aukera. “Erkidegoetako Osasun Mentaleko zerbitzua arrisku larrian dago egun, neurri legegile orokor batzuek proposatzen dute eredu-aldaketa dela eta. Gainera, hainbat autonomia-erkidegotan gastu sanitario eta soziala murrizteko pribatizazio politikak gauzatzen ari dira, eta lurralde batzuetan oso zerbitzu eskasak dituzte oraindik”, jakinarazi dute.