Parte hartze handia Gabonetako jardueretan

Agifeseko erabiltzaileek aukera izan dute egun hauetan zehar hainbat ekintzetan parte hartzeko. Aurten bi postal lehiaketa egin dira, bata Fedeafesek antolatua eta bestea, Elkarteak berak. Bietan erabiltzaile asko animatu dira beren lanak erakustera.

Federazioaren lehiaketan Agifeseko eguneko zentro eta pisuetatik bidalitako berrogei bat zorion-txartel aurkeztu dira, eta horietako hiru irten dira irabazle:

- 1. Saria: Carlos Navascues. Loiolako eguneko zentroa
- 2. Saria: Javier Marrodan. Benta Berriko eguneko zentroa
- 3. Saria: Jose Ignacio Manrique. Zumarragako pisua

Agifesek antolatutako lehiaketan ere parte hartzaile askok eman zuten izena. Eguneko zentroetako, osasun zentroetako eta etxebizitzetako erabiltzaileek 127 postal aurkeztu zituzten denera eta ondorengoen lanak izan ziren garaile:

- 1. Saria: Miguel Angel Jeronimo, Beraungo osasun mentaleko zentrokoa
- 2. Saria: Oihana Goñi, Osakidetzako PHAUkoa.
- 3. Saria: Eli Urabayen, Benta Berriko eguneko zentrokoa

Sariketa horiez gain, Gabonetan zehar gabon-kanta lehiaketa bat egin da Osamen Azpeitian, baita antzerki saio bat eta magia erakustaldi bat ere Eibarko zentroan.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.