Patologia dualaren inguruko hitzaldia antolatu du Agifesek Bergaran

 
  • Izenburua: Patologia duala. Oinarrizko kontzeptuak eta nola aurre egin
  • Data: Maiatzak 26, asteazkena
  • Lekua: Bergarako Irizar Jauregia
  • Ordua: 18:30
  • Hizlaria: Roser Martínez, Osakidetzako psiquiatra
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • *Eserleku mugatuak
 
 
Datorren maiatzaren 26an, Bergarako Irizar Jauregian, Roser Martinez Osakidetzako psikiatrak patologia dualari buruzko hitzaldia emango du, eta, bertan, nahasmendu horren oinarrizko kontzeptuak azalduko ditu, baita gaiari lehen aldiz heltzeko aholkuak eskaini ere. Agifesek antolatutako topaketa 18:30ean hasiko da.
 
Psikiatrak arazo horrekiko lehen hurbilketa egingo du, eta mendekotasun-portaerak eta beste buru-nahasmendu batzuk aldi berean agertzeari buruzko teoriak aurkeztuko ditu. Era berean, afekzio horren garrantzia eta eragin klinikoa aztertuko ditu, eta patologia dualaren inguruan sor daitezkeen zalantza guztiak argitzen saiatuko da.
 
Kazetaritza sariak
 
Halaber, Agifesek 2021eko 'Kazetaritza eta Buru Osasuna' Sariak antolatu ditu, Gipuzkoan hedapena duten komunikabideen lana saritzeko. Aurreko edizioetan bezala, egitasmo honen xedea buru-osasunaren inguruan kazetaritza lanak sustatzea eta saritzea da. Buru osasuneko arazoak dituzten pertsonen kolektiboari buruz ikuspegi arduratsuarekin informatzen duten profesionalen lana azpimarratu nahi dugu, gizarte-sentsibilizazioan fokua jartzeagatik eta estigmaren aurka borrokatzeagatik.
 
Elkarteak asko atsegingo luke zuek lehiaketan parte hartzea. Sari hauek hedabideei eskerrak emateko sortu dira, buru osasuneko arazoen ikuspegi soziala normalizatzen laguntzeko eta osasun mentaleko arazoak dituztenen gizarteratzea sustatzeko ahalmen handia baitute.