25/03/2013
Iragan martxoaren 22an ‘Elling’ filmaren proiekzioa eta eztabaida izan genuen Donostiako Kutxa Aretoan eta 60 pertsona inguruk parte hartu zuten saioan. Errealitatez eta umorez beteriko pelikula horren protagonistak dira denbora luzez buru osasuneko zentro batean egon diren bi gizon. Euren kabuz bizitzeko garaia iristen zaie eta gobernuak eskainitako tutoretzapeko etxebizitza batean bizi dituzten zailtasun eta abenturak aurkezten ditu filmak.
Proiekzioaren ostean euren iritzia eskaini nahi izan zuten hainbat pertsonak. Hitza hartu zuen emakume batek esan zuen film honek garbi adierazten duela buru gaixotasuna duten pertsonak gainontzekoak bezalakoak direla eta pixkanaka bizitza normalizatua eraman dezaketela, gizartearen eta arlo sanitarioaren laguntzarekin. Beste batek esan zuen, pelikulan ikusten den moduan, oso positiboa dela gaixotasuna duten pertsonak errehabilitatzeko eta gizarteratzeko etxebizitzak eskaintzea. Eta administrazioek horrelako egituren aldeko apustua indartu dezaten eskatu zuen.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Kutxari saio hau burutu ahal izateko aretoa eskaintzeagatik.

Gehitu iruzkin berria