Prest duzue Agifesen aldizkariaren ale berria!

‘Ibiltzen’ aldizkariaren 37. zenbakian ‘Hurbildu’ aurkezten dizuegu: sufrimendu egoran daudenengana gerturatu eta laguntza emateko programa berria. Halaber, elkarteak depresioa edo buru osasuneko beste arazoak dituzten pertsonei laguntzeko burutuko dituen ekintzak ere azalduko dizkizuegu. Ildo beretik, buru-nahasmendua duten emakumeek jasaten duten bereizkeria anizkoitza desagerrarazteko garatzen ari garen Berdintasun Planaren berri ematen dugu.
 
Bestalde, urtean zehar gauzatu ditugun beste ekimen batzuen inguruan mintzatu gara. Iniziatiba hauen barruan kokatzen dira Nazioarteko Buru Osasunaren Egunean suizidioari aurre egiteko eskatu genituen baliabideak edota urriaren 28 eta 30ean egin ziren ‘Depresioa, suizidioa eta dolua’ izeneko jardunaldiak. Bertan, jasan zuen depresioaren inguruko kontakizun hunkigarria eskaini zuen Edurne Pasabanek.
 
Azkenik, 2020 urterako aurreikusita dauden hitzaldien eta ‘Zure harremanik zailena’ kanpainaren berri ematen dizuegu.  Kanpaina hori kalera atera da berriro eta Donostiako autobusetako markesinak eta pantailak bete ditu. Irakurketaz goza ezazue!

 

PDF-a deskargatu