Prest duzue Agifesen aldizkariaren ale berria!

 

‘Ibiltzen’ aldizkariaren 41. zenbakian ‘Buru osasunaren zaindariak’ kanpaina berria aurkezten dizuegu, familien lana azpimarratzeko helburuarekin. Gainera, hurrengo hilabeteetan egingo ditugun ekintzak erakutsiko dizkizuegu, baita familiako kide bakoitzari laguntzeko eta bizikidetza hobetzeko eskaintzen ditugun zerbitzuak ere. 
Tutoretzapeko etxebizitzetan egiten ari garen lanen berri ere eman nahi dizuegu, eta Jordi Martinekin ere hitz egin dugu.