Real Sociedad eta Beasain futbol taldeetako beteranoek Buru Osasunaren aldeko partidua jokatuko dute

  • EKITALDIA: Buru Osasunaren aldeko elkartasun partidua.
  • DATA: Maiatzak 31, larunbata.
  • LEKUA: BEASAIN. Loinaz futbol zelaia.
  • ORDUA: 17:00
  • Sarreren salmenta: Xerbera eta Tti Tta tabernetan, establezimenduen irekitze ordutegian, eta Loinaz zelaiko leihatilan, maiatzaren 31n, 15etatik aurrera. 
  • Sarreraren prezioa: 10 euro, helduek / 5 euro, 6 eta 15 urte arteko haur eta nerabeek / doan, 4 urte arteko umeek.
Beasain kirol elkarteko eta Real Sociedad taldeko beteranoek Buru Osasunaren aldeko futbol partidua jokatuko dute maiatzaren 31n, 17:00etan, Beasaingo Loinaz futbol zelaian. Agifesek antolatutako kirol ekitaldi honen helburua da buru gaixotasuna duten pertsonei eta horien senideei babesa ematea, eta kirolaren garrantzia azpimarratzea, osasun fisiko eta mentala zaintzeko bide gisa.
 
Ticketen salmentarekin lortutako etekinak, oso-osorik, buru gaixotasuna duten pertsonei zuzenduta zerbitzuak zabaltzeko eta hobetzeko erabiliko ditu Agifesek. Sarrerak salgai daude Xerbera tabernan (Nafarroa Etorbidea, 21) eta Tti Tta tabernan (Kale Nagusia, 18), baita futbol zelaiko leihatilan ere, maiatzaren 31ean 15:00etatik aurrera. Helduen sarrerak 10 euro balio ditu; 6 eta 15 urte arteko haur eta nerabeenak, 5 euro; eta 4 urte arteko umeek doan sartuko dira.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.