Senide baten buru gaixotasunaren aurrean nola jokatu azalduko du Iker Arrizabalaga psikologoak Oiartzunen

Hitzaldia: Gaixotasun psikikoa. Zer egin dezake familiak?
Data: martxoak 14.
Lekua: Arraztalo elkartearen Altzibarko egoitzan. Martintxo kalea
Ordua: 19:00etan
Antolatzailea: Arraztalo

Iker Arrizabalagak, Agifesen Familia Esku-hartze programaren arduradunak, hitzaldia eskainiko du datorren martxoaren 14an Oiartzunen, Arraztaloren eskutik. Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen alde lan egiten duen elkarte horrek antolatutako mintzaldia publikoari irekia izango da, eta sarrera doakoa da.

2010. urtetik abian dagoen elkarteak hitzaldi gehiago ere antolatu ditu. Apirilaren 23an Errenteriako Buru Osasun zentroko Juan del Pozo Garicano psikologoaren txanda izango da eta maiatzaren 28an, berriz, José María Izeta Gizakia Proiektuko arduradunak hartuko du hitza. Saio horien bidez, buru gaixotasunen alderdi anitz aztertu nahi ditu Arraztalok, herritarrek kolektibo hau hobeto ezagutu dezaten eta euren gizarteratzea bultzatzeko gauzatzen ari diren ekimenen berri ere izan dezaten.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.