Sorpresas beteriko festa

Agifeseko erabiltzaile, senide, langile eta lagunek urteroko Gabon festaz gozatu zuten abenduaren 21ean Ibiltzen Benta Berrin. Elkarteko zentroetako erabiltzaileek eta Donostiako Errehabilitazio Psikiatrikorako Unitateko talde batek girotu zuten goiza: Gabon kantak, bestelako abestiak eta antzerki-lanak eskaini zituzten, eta publikoaren txalo zaparrada jaso zuten.

Horrez gain, jardunaldian zehar Agifesen Gabonetako postalen lehiaketako irabazleei sariak banatu zitzaizkien:

1.- Santiago (URP)
2.- Tamara (URP)
3.- Gorka (Benta Berri)

Bestalde, Nekaturreko bi bono zozketatu genituen euren esperientzia eta pentsamendu baikorrak 'Baikor pentsatu nahi duzu?' kanpainako webgunean argitaratu dituzten pertsonen artean. Zozketan garaile izan dira:

- Mertxe Portas
- Joana Ezkiaga

Festari amaiera emateko, hamaiketako eder batez gozatzeko aukera izan zuten bertaratuek.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.