Universitat Oberta de Catalunyak Mikel Merino elkarrizketatu du

 

 
Universitat Oberta de Catalunyak Agifeseko profesional eta Gipuzkoako lehen elkarrenganako laguntza programaren eragile Mikel Merino elkarrizketatu du buru gaixotasunak artatzeko modu berrien eta estigmaren zein autoestigmaren inguruan. Granadan eta Valladoliden burutzen den eta gure elkartean martxan jarri dugun proiektu berritzaile hau Eskoziatik datorren osatze-eredu batean oinarritua dago. Programa honen arabera, buru gaixotasuna izan duten pertsonek antzeko egoeran daudenei laguntza ematen diete. Agifeseko erabiltzaile ohia den Mikelek 'Buru osasun kolektiboa' graduondoa ikasten du kataluniar unibertsitatean.