Urretxuko Aniztasun eta Bazkidetza Mahaian parte hartuko du Agifesek

Bizilagun ezberdinen arteko truke eta hausnarketa gunea da Urretxuko Aniztasun eta Bazkidetza Mahaia, eta diskriminazio mota guztien kontra borroka egitera zuzendutako proiektuak bultzatzea eta kohesio soziala sustatzea du helburu nagusi. 
 
Agifes ekimen honetan parte hartzen ari da aktiboki, gure inguruan gero eta handiago den aniztasuna ikusgai bihurtzeko. Izan ere, gizarte inklusiboa sortu ahal izateko pertsona, erakunde eta elkarte askoren konpromisoa behar dela azpimarratzea garrantzitsua da. Topaketa hilean behin burutuko da arratsaldeko 18:00etan, Urretxuko Aizpurunea kultur etxean. Hauek dira hurrengo hilabeteetan egingo diren bileren datak: apirilak 25, maiatzak 23, irailak 12, urriak 17 eta azaroak 28. 
 
Gure kolektiboaren beharrak aldarrikatzeaz eta azaleratzeaz arduratzen diren ekimen hauek existitzea eskertu nahi dugu, baita partaideen lana ere. Urretxuko bi bazkide ekimenaren parte dira jada. Zatoz gurekin bat egitera!

Parte hartu nahi duzu?

Urretxuarra bazara eta Agifesen izenean kolektiboaren alde lan egin nahi izanez gero, 943 47 43 37 telefonora deitu edo agifes@agifes.org helbidera idatzi dezakezu. 
 
Bestalde, zure kabuz parte hartu nahi baduzu, 943 03 80 83 telefonoan edo Gizarte Zerbitzuetako bulegoan informazio gehiago lor dezake.