'Zabaldu burua' Osasun Mentalari

“Zabaldu burua buruko gaixotasuna duten pertsonak ulertzeko, errespetatzeko, haien duintasuna aintzat hartu eta gizarteratzeko. Parkean paseatzen ibili, zinera joan, afaltzera joan, lana eta etxea izan... modu autonomoan eta normal bizitzeko eskubidea dute. Urriaren 10ean Osasun Mentalaren Mundu Eguna da. Aukera ezin hobea zure burua zabaldu eta pertsona horien errealitatea eta horien familiena ezagutzeko. Beharrak, interesak, eskubideak eta jakingurak dituzte. Zu eta ni bezalako pertsonak dira”.

Horrela dio Fedeafeseko elkarteek jardunaldi hau bultzatzeko plazaratu duten manifestuan. Bilbon ospatuko da aurten, Itsas Museoko zabalgunean, non Agifes, Avifes, Asasam eta Asafes elkarteetako kideak elkartuko diren egunean zehar egongo diren jolas dibertigarrietan eta bazkarian parte hartzeko.

Oraingoan, gainera, Bilboko suhiltzaileak eta Julian Iantzi aurkezlaria gure artean egongo dira jazoera berezi hau gurekin ospatzeko. Suhiltzaileak modu ikusgarri batean iritsiko dira jaialdiaren gunera, Itsasadarra zeharkatzeko erabiliko dituzten piraguen bidez, 11:00ak aldera. Ordu horretan bertan egingo zaie ekitaldietan parte hartuko duten agintariei ongietorria.

Jolasak 11.30ak eta 13.00ak artean izango dira. Kirola, haurrentzako tailerrak, abentura anitzeko gunea, magia, erakusketak, musika, informazio-mahaiak eta beste zenbait sorpresa aurkituko ditugu… Edizio berriak ez du inor epel utziko.

14.00ak aldera hasiko da senidearteko bazkari tradizionala, Artxandako San Roque jatetxean, eta bertan bat egingo dute Bilbora gerturatu diren euskal elkarteetako bazkide guztiek. Avifesen abesbatza arduratuko da topaketa jendetsu hau alaitzeaz.

Egun zoragarria izango da, gure burua zabaltzeko, arazoak alde batera uzteko, eta izango diren ekintza dibertigarriez guztiok elkarrekin gozatzeko.


EGITARAUA

11:00 Suhiltzaileak piraguaz helduko dira itsasadarretik zabalgunera.
Kontzentrazioa eta agintarien harrera.

11:30 – 13:30 Guztientzako jarduerak.

14:00 Euskal Herriko elkarteetako bazkideen anaiarteko bazkaria, Artxandako San Roque Jatetxean. Avifes-en abesbatzaren kantaldia.


Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.